XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SENDAGILLE JARDUNAK. Umien aziketa

Aurgintza unia sendi barrenian ez da baztertu ta utzitzeko gaia.

Azaldu dezagun bera gaurko idazkian.

Ama izen ederra beretzat laister izango duan emakumiak, antolatu egiñ beardu bear dan eran une onetarako.

Batetik bere buruba, bestetik datorrenarentzat ere gertu egon bear du.

Geienian ezertxo ere ez dute egiten.

Ordua igarotzian sendagileari deituko zaio eta naikua da.

Jaun onek erantzungo du eta guk ez daukagu zer egiñik, diote.

Aurrez, ama izateko bidian zaudena, ara emen zer egiñ bear dezun zeurekiñ.

Zuk, umia zeorrek azi naiko dezu eta zure bular puntak azal mea dute eta etorriko zaizun aurrak berrik bere aua oso latza.

Bularra emarriz bere aua ordurako zure bular mutur oiek minberatuko zaizkitzu eta zer nolako oñaziak diran oiek.

Bularretako oñazian gaia bere orduban azalduko det.

Oraiñ guazen agertzera zer egiñ bear dezun ez sortzeko oñaze oiek.

Bular muturrak zaildu, azala gogortu, sendotu.

Aurrez, iru bat illabete aurretik, gabero gabero igurtzi egoki rom deritzaion edariaz.

Jardun onek bere sendotasuna ekarriko dio azal me dan orri eta orduba irixtian umiari bularra emateko, ez du onek bere ao zakarrakin orreñ errez zaurituko.

Gañera jardunketa au bitarteko dala aldenduko dituzu azal orretatik bere gañian ezarrita egon oi diran momorro batzubek; bearrekoa da au, garbitasun onek ez dio utziko ta umiaren ao barrenian ezartzen gaitz oso ezaguna dan ao eria deitzen zaionari ume geienak izan oi duten gaitza, amaren lasaitasuna dala bitartez.

Aurgintza unerako beste gauzatxo batzubek ere antolatuak edo preparatuak aurrez egon bear debe.

Otarratxo batian gertu ara zer egon bear duan.

Aurren-aurren jaboi zati bat.

Zati bat diot, zergatik (neretzat) egokiena sukaldeko jaboi oria da.

Beste mota batzuetako jaboiak badira, usaidunak eta, itxuraz egokiak, baiña neretzat, berriro diot, onena sukaldeko jaboi oria.

Paper zorrotxo bat, idazkazal edo sobre bat.

¿Au zertarako?.

Bear bearreneko gauza da au.

Ondo irakurri eta kontuan artu.

Bere barrenian gorde bear dezute zillarentzako aria.

Eta nola zilla dan umiaren soiñian lenengo-lenengo sortzen dan zauria, nai ta nai ez zauri ori bear dan eran zaindu bear da.

Bear bezela zaindu eztalako sarririk askotan bere barrenian zear ezarri oi da isipula, aurraren biziaren kontuba emateko laiñ dala.

Zauriak ondo zaintzeko bear bearrenekua garbitasuna da.

Zenbait baserri etxe eta baita kalian ere, aurra jaio ondoren sendagilleari edozeiñ motatako ari zati bat ekartzen zaio.

Onela okerrak sortzen dira.

Ez zazutela beñere lanketa onetarako erabilli karreteko aririk.

Onek lotu ondorenian ebaki egin oi du zil zatia, dendetan jaboia ebaki oi duten eran.

Jakiña, sendagillea etxeratu da, eta laister bere billa zoazte berriz, ikusi dezute ta aurtxo gaixoa odol ustutzen ari dala bere zilleko zauritik.

Au gertatu ez dediñ, aukeratu beti algodoia, odolkiak lotzen ibilli oi dezuten ari zuri eder ori.

Ebaki zati bat, ur irakiñetan eduki berekiñ eduki ditzaken zikiñak kentzeko, legortzen utzi eta gero, garbiro eskubak ibillita, zorrotxo orretan sartu eta itxi bera, baldintza edo kondizio batekiñ, bera sendagilleak edo aurgintzan izan oi dan emakumiak bakarrik irikitzekoakin, umia jaio beziñ laster.

Baita ere gertu eduki bear du bere zorrotxoan gasa edo arizko zapi zuri eta legun bat, berarekin batutzeko zil zatia umiari.

Ondoren paisatxo bat gerrirako umiarentzat, berarekiñ bilduaz zillaren kura amaitzeko.

¿Nola garbitu ume jaio berria?.

Badakizute nola jaio oi diran geienak.

Koipez estalita.

Eta koipe au ez da nolanai kentzen.

Onetarako aurren aurrenez igurtzi egiñ bear dezute umiaren soiñ edo gorputz guztia olio garbi eta epelakiñ.

Kupira gabe, ugari erabilli.

Ondoren eta ur irakiñdako epelarekin eta lenago esan degun jaboiakiñ garbitu sendo eta bere bidean zear bialduko dezute koipe estalgarri ori eta zeiñ garbi, azal gorri ederrakiñ ikusiko dezuten aurtxoa!.

Oraiñ jantzi egiñ bear degu.

Kamixatxoa kontuz kontuz jarri zaiozue.

Ondoren txaketatxoa.

Oek biak artubaz arizko zapi bat lenengo estalgarritzat bere korputz eta anketarako, geruago oiala, leuna eta garbia.

Onek bien eldu gai, beste pasa zabal bat, eta berari ezarriozute kutuña.

¿Eta onezkero amonatxoak ez aldu aldamenera ekarri puntuzko jaketatxo polit bat?.

Bai, ekarri zuan.

Jarri ba, jarri.

Umia onezkero ernegatzen asita dago baiñan jarri.

Eta burua ¿zerekiñ estali?.

Ezerekiñ ez.

Gogorrago aziko da.

Eta nola bataiatu gabe dagon, ez ziñatu iru bider oitura dan lez.

Ori urrengo eguna ezkero bai.

Matxo bat arpegi garbi artan.

Eskuetan artu eta jaso eta erakutsi ingurukoei.

Aita ber-bera da, Bai zera, aman begiak dauzka orrek.

Ama, une zailla igarota, an dago oe garbi garbian.

Zai dago.

Emen dakarte zure aurra.

A! zer nolako matxua ematen dion bere umiari emakume onek.

AMA!!! Izen atsegiña.

Pozaren pozez malko mardulakiñ bustitako matxo luze bat an dijoa.

Ama baten lenengo matxoa....

ARTETXE'TAR Iñaki.